Arrazoi askorengatik egun berezia izango da igandean Iruñean ospatuko den Aberri Eguna. Egutegiak zeresan handia du horretan, aurten 75 urte betetzen direlako Gernika bonbardatu zutenetik eta 500 berriz, Nafarroako Konkistatik. Inguramari horretan, igandekoa Aberri Egun masiboa izatea nahi du Independentistak sareak eta horregatik, Txutxi Ariznabarretak Iruñearam hurbiltzeko deia luzatu du goizean Kale Gorrian saioan.