Gaur hasiko dira Gernikan herria bonbardatu zutela 75 urte igaro direla gogoratzeko ekimenak. Ekitaldi guztiak modu herritarrean eta parte hartzailean antolatu ditu Gernika Batzordeak eta goizean batzordeko kide den Sabin Ibazetarekin hitz egiteko parada izan dugu. Euskal Herrian une berezia bizi dugula nabarmendu ostean, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena “egoera berri hau indartu eta egonkortzeko” baliatu nahi dutela esan digu.