Asko izan ziren Euskal Herriaren eta askatasunaren alde gudariekin batera lubakietan izan ziren nazioarteko brigadistak eta igandean horiek guztiak gogoan izango dituzte Gernikan prestatu duten omenaldian, baina aurten bereziki Fritz Teppich alemaniarra, Nino Nanetti italiarra eta Felipe Matarranz astuariarra omenduko dituzte. Askapena eragile internazionalistak eta Ahaztuak elkarteak egin dute deialdia. Omenaldiaz hitz egiteko Julen Zulaika (Askapena) elkarrizketatu dugu.