Ione Goirizelaia abokatuarekin hitz egiteko aukera izan dugu Bateragune auziko epaiaren inguruan. Ebazpen guztia oraindik aztertu gabe duten arren, lehen balorazio juridikoak egin dizkigu. Alde batetik, epaiak bi boto partikular izateak garrantzia duela azpimarratu du. Bestetik, informe perizialak froga gisa hartuta dena ETA da hipotesia oinarri hartu dutela esan du.