Bi diska berri aztertu dira Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik Desastrozombies donostiko punk-rock taldearen “11 y media a mas tardar” diskoa aurkeztuko da, eta bestetik “30 years of Oi! Never Surrender” izeneko nazioarteko Oi! musikaren bilduma. Honez gain beti bezala, kronikak, agenda, berriak eta leihaketak ere lekua izan dira.