Donostiako auzitegian AHTren kontrako 11 aurkari epaituko dituzte gaur eta epaiketa berri hau salatzeko elkarretaratzea deitu du AHT Gelditu Elkarlanak. AHT Gelditu! Elkarlaneko Mila Elorzak salatu duenez, “hasieran AHTren kontrako ekintzak falta batekin edo isun batekin zigortzen zituzten, baina azken bi urteetan zigor eskaerak nabarmen gogortu dira”.