Gaurtik aurrera, Naiz.info izango da Gara egunkariak interneten duen erreferentzia informatibo nagusia eta bertan jasoko dira azken orduko albisteak, besteak beste. Eguerdiko 12tan eman da aldaketa. Guk, aldaketa honen atarian Ion Telleria, Naiz.info hedabideko arduradunarekin hitz egin dugu eta proiektu berri honen erronka nagusiak azaldu dizkigu.