Bihar, “Iheslari politikoak herrira!” lelopean iheslari politikoen kolektiboak hitzordu garrantzitsua prestatu du Azkaingo Kiroleta kirol-eremuan Euskal Herrian ireki den aro politiko berriarekin konpromiso osoa dutela berretsi eta iheslarien afera askatu beharreko korapiloa dela aldarrikatzeko. Guk, hitzordu honen atarian Mikel Onko gazte iheslariarekin hitz egiteko aukera izan dugu.