Gaztelak Nafarroako Erreinua konkistatu zuela bost mende bete dira aurten eta horren karietara aste berezia antolatu dugu Info 7 irratian. Hitzen Lihoan egunero-egunero gaiari tartetxo bat egiten ahaleginduko gara, arlo ezberdinetako
ikuspuntuaz jorratuko dugu historiaren parte hori. Gaur, estraineko eguna Gaztezulo aldizkariaren eskutik hasi dugu: “Gu, bost mende atzera” dio azken alean kaleratu duten erreportaiak eta orduko euskal jendeen, bizitza, ospakizunak, jan-edanak, itxura etab. aztertu dituzte. Guzti honen nondik norakoak ekarri dizkigu gaur gure estudiotara Igonez Fernandez Mariezkurrena aldizkariko zuzendariak.