Kazetariz beteriko gela batean aurrean EHBai koalizioko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Baionan lortu dituzten emaitzen balorazioa egin eta bigarren itzulira begira koalizioaren posizionamendua argitzeko. EH-Bai koalizioak azaldu duenez, “nahi genuke bere hautagaiak sostengatu baina Alderdi Sozialistak duen politikak hori ezineskoa egiten du”. Honenbetsez, bigarren itzuliari begira (Igandean izango da) koalizio abertzaleak ez du boto konsignarik emango.