1512.urtean Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen eta aurten zehazki 500 urte betetzen dira gertaera hori jazo zenetik. Mendeurrenaren karietara, aste berezia egiten ari gara irratian eta Hitzen Lihoa saioan. Osteguneroko “Parez pare” atalean hizketagai nagusi horixe izan dugu gaurkoan, historia aldetik eta gaur egungo errealitatea jorratuz bestetik. Horretarako gure mikrofonoetara hurbildu dira, Bakartxo Ruiz Bildu-Nafarroako parlamentaria, Oihana Lopez, Bilgune feministako kide eta Nafarroan abortatzeko eskubideen aldeko batzarreko kidea eta Amaia Nausia, historialaria eta eusko ikaskuntzako egitasmoen arduraduna. Atzo eta gaurko Nafarroaren argazkia egiten ahalegindu gara guztion artean.