Plazara! plataformak agerraldia eskaini du gaur Gasteizen. D3M eta ASKATASUNAKO auzipetuak absolbitu dituzten arren, oraindik ere gurean epaiketa politiko ugarik zabalik jarraitzen dutela gogoratu du. Txerra Bolinaga Plazara!-ko kideak pozik hartu du albistea, baina salbuespeneko legeek indarrean jarraitzen dutela salatu du gurean.