Ekaina hasieran Uribarriko Gazte Asanbladak aspalditik hutsik zegoen eraikin bat okupatu zuen. Patakon izenarekin batailatu zuten eta helburuak hasieratik argi eta garbi utzi zituzten : “gazte iniziatiba bada ere, edozein pertsona eta adin barnebilduko duen proiektu autogestionatua eta herrikoia da Patakon”. Gaur, gaztetxeko Zaloraekin hitz egitek aukera izan dugu eta atontze lanekin jarraitzen duten arren, lokalaren ateak bizilagunei irekitzeko unea oso gertu dagoela esan digu.