Gaur hasi du sindikatuak VIII. Biltzar Nagusia, Barañainen, datozen lau urteei begira lan ildo nagusiak finkatzeko eta zuzendaritza berritzeko xedearekin.Etorkizunera begira LABek hiru ardatz izan dituela azaldu dute: Euskal Herriko ziklo politikoa behingoz irekitzea eta prozesua azken porturaino bultzatzea, Euskal Herriaren aldaketa politiko sozialean LAB zutabe sozial bat izatea, eta hurrengo lau urteetan LAB indartsua izatea. Biltzarra gaur hasi eta bihar arte luzatuko da. Biltzarrarekin zuzeneko konexioa egin dugu Igor Arroyo Nafarroako LABeko arduradun nagusiarekin.