Uztaritzeko gazteek Gaztetxea lortzeko beste urrats bat eman zuten atzo. Hala ere,  gazte eta kirol arduradunak sinatutako hitzarmena ez da nahikoa. Herriko Udaletxeak gaztetxe bat izango zutela eman zien hitza duela hiru urte eta  eraikin berria egin da horretarako, baina egun hutsik dago. Gazteek lokal autogestionatu bat nahi dute, herriko etxeak ordea esku hartu nahi du. Gainera,  gazteek aurretik zuten lokal txikiaren zerrailak aldatu ditu auzapezak eta orain ez dute non elkartu. Gaztetxea lortu arte mobilizatzen jarraituko dutela baieztatu du Iker Goienetxek. Argazkia: Kazeta.info