Hiru egunez Heletan milaka lagun hartuko dituen festibalaren azken orduak jaso ditugu Hitzen Lihoan, Eneko Etxegarai EHZ elkarteko zuzendariaren eskutik. Jada 5.500 sarrera salduta hasiko da bihar aurtengo festibala, beste 11 mila lagun beharko dituzte aurtengo aurrekontua orekatu ahal izateko. Deialdia luzatua dago eta aukera duenak Heletara gerturatu besterik ez du bihartik igandera musikaz, erakusketaz eta denetarik gozatzera.