Irisarriko herriak azken kabalkada duela 75 urte egin zuen, aurten herriak berriz tradizioa eskuratzea erabaki du eta pasa den asteburuan lehen saioa eskaini zuten irisartarrek eta datorren asteburuan bigarrena eskainiko dute. Jean Michel Noblia kabalkada prestaketa lanetan buru belarri dabilen antolatzaileetako bat izan da gaur Hitzen Lihoan. Berreskurapen horrek zer nolako sentsazioak utzi dizkien kontatzeko eta astebururako bigarren saioa nola prestatzen ari diren ezagutzera emateko.