Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute eguerdian Euskal Herria Esnea kooperatiba berria eta horrekin batera, Kaiku-k proiektu herrikoi honen kontra jarri duen salaketaren berri eman dute. Estitxu Garai, kooperatibako bozeramaleak azaldu digunez “Kaiku-k salaketa jarri digu gure produktua euskara hutsez kaleratzearren”.