Gaurkoan Nafarroako hezkuntza komunitate osoak mobilizazio dinamikarekin jarraituko du. Gaur arratsaldeko 16,30etan elkarretaratzea egingo dute Nafarroako eskola kontseiluaren egoitza aurrean. Espe Iriartek nabarmendu du, etorkizunarekin jokoan ari direla, gaur egungo haurren hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutelako murrizketek. Egoera gordina da, bi urteetan zehar 600 lanpostutik gora galdu baitira Nafarroan, egin dituzten 100 milioiko murrizketak direla eta. Guzti honen aurrean, aurkakotasuna nagusia da, sindikatu eta eragileen arteko distantzien gainetik, guztiek errefusatzen baitute Barcinaren gobernua egiten ari den murrizketa politikak.