Oporraldia joan da eta denboraldia badator. Murrizketarik ez da izango gurean, BEZaren igoerak ez du aparteko eraginik izango, eta oraindik medikuek ez dute debekatu heavy metal musikaz entzutea. Are gehiago, terapia gisa ulertzen dute askok bizi ditugun garaietarako. Horregatik ere bueltan da Burdinola heavy metal irratsaioa. Hasteko, nobedade sorta interesgarria bildu dugu, udazkenean zer esana emango duena: Katatonia, Manowar, Fear Factory, Gauntlet, Babymetal, Gojira, Omendark, Thershold, … Hileroko dosia abian da!