Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa izena jarri diote lehen aldiz 36ko gerra emakumearen ikuspegitik kontatuko duen dokumentalari. Intxorta 1937 elkarteko Julia Mongek zuzendu du dokumentala eta ondorengo elkarrizketan horrelako lan bat egiteko zegoen beharraz mintzo da. Dokumentalean Arrasateko 16 emakumeren lekukotzak jasotzen dira.