Bi urte orain Arbonako herriko etxean zerbitzugune handi baten proiektua mahai gainean dela. Desadostasun politiko bat badenez erreferendum antolatu dute, zerbitzugune horren egingarritasunaren erabakia herriaren esku utziz. Atzo, irailaren 23an iragan da kontsulta herritarra. Ezezkoa nagusitu egin da. Marie-José Mialocq auzapeza buru duen gehiengoak ezusteko handia hartu du, proiektua bertan behera uztearen erabakiarekin. Xabi Aphesteguy, Arbonako herriko etxean oposizioan den hautetsiarekin egon gira. Goraipatu nahi izan du lehendabizi herritarren parte hartze masiboa.