Gaur goizean, Ertzaintzak Santutxuko Uztaldi gaztetxea hustu du. Iragan maiatzean okupatu zuten eta orduz geroztik, ekimen ugari antolatu dituzte bertan. Desalojoa gertatzen ari zen bitartean, gaztetxeko kide den Nahia-rekin hitz egiteko aukera izan dugu eta gertatutakoaren balorazioa egin digu. Gaur arratsaldeko zortzietan manifestazioa egingo dute Karmelotik lokalaren itxiera salatzeko.