‘Sud Ouest’ egunkariko kazetari batek difamazio salaketa jarri du ‘Le Journal du Pays Basque’ (JPB) egunkariaren kontra. Ekainaren 26an argitaratu zuen Bruno Béziat kazetariak ‘Sud Ouest’ egunkarian ‘Musulman en toute discrétion’ izenburupean artikulua. Abiapuntua honakoa: «Girondeko familia musulman moderatu honetan, gizarte frantziarraren ohituretara egokitzen dira…». Astebetera, irakurle batek artikulu horrek zuen ikuspegi arrazista salatzeko gutuna igorri zuen JPB egunkarira eta hori argitaratu ostean etorri da Béziaten salaketa. Goizeder Taberna JPBko erredakzio burua gurean izan da auziari buruz solasten.