Hauteskunde kanpaina abiatuko da gauerdian eta hautagaiek beren mezuak lau haizeetara hedatuko dituzte. Euskarak ordea, ez du beharko lukeen tokia izango alderdi gehienen diskurtsoan eta hori da Kontseiluak salatzen duena. Paul Bilbao, Kontseiluko zuzendariarein hitz egin dugu goizean eta “euskararen normalizazioarako euskarari estatus egokia ezartzea” ezinbestekoa dela nabarmendu du.