Igande honetan da euskararen aldeko festa Gipuzkoan. Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatu du aurten KILOMETROAK festa ON EGIN lelopean. Dena prest dagoeneko: 1000 bolondres baino gehiago, 5000 pintxo, bokatak… ibilbideko 5 guneetan: herri kirolak, haur-jolasak, bertsoak eta kontzertu ugari! Eguraldia lagun gainera, egun handia izango da igandekoa. Xehetasun guztiak kontatu dizkigu Arantxa Irigoras ikastolako lehendakariak.