Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak, Gabriel Aresti poetaren inguruko aste berezia antolatu du. Ekimen guztiak debaldekoak izango dira eta hainbat dira landuko diren disziplinak: musika, ikus-entzunezkoa, hitzaldiak, txango kulturalak…Eguneroko ekintzez gain, erakusketa bat jarri dute 15 panelez osatua. Xabier Monasteriorekin hitz egin dugu gaur gurean, hark eman digu aste berezi honen inguruko informazioa.