Ia-ia urte bat bete da Urumeak gainezka egin eta Donostialdean uholdeak izan zirenetik. Hainbat izan ziren auzo eta etxe kaltetuak. Horien artean, Arteleku. Ura metro eta erdi igo zen eta galera handiak izan ziren. Lan handia egin da pixkana-pixkanaka Artelekun normalizazioa lortzeko  eta atzo mediatekako ateak zabaldu zituzten. Uholdeen ondorioz, bertan zeuden 40.000 erreferentzietatik 13.000 galdu egin dira, galderak 1,8 milioi euroak izan direla azaldu digu Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kutura Zuzendariak.