Mintzalaguna ekimenak 19 urte bete ditu dagoeneko gurean, iazko urtean 5000 lagun inguruk hartu zuten parte. Euskara sustatzea helburu, aisialdian euskaldun zahar eta euskaldun berriak elkartu eta euskaraz aritzea da giltza. Gurean izan ditugu gaur Arrate Illaro Topaguneko kidea, eta Koldo Telletxea sei urtez mintzakide moduan aritu dena. Mintzalagun proiektua eta mintzakide izatea zer den azaldu digute.