Gauean zehar euria galanki botako du eta horrelaxe jarraituko du eguerdira arte. Ipar-mendebaldeko haize petralak giro kaskarra jarriko du goizean. Arratsalderako atertu eta itxura hobea jarriko zaio. Haizea baretu eta ipar-ekialdetik joko du iluntzerako. Tenperatura ez da asko igoko, baina hobekuntza polita izango da eguna bukatzerako.
Bihar egunsenti freskoa, baina itxura polita egunean zehar, zerua garbi samar. Nora ezeko haize geldiak hego ukitua ibiliko du goiz partean eta arratsaldean brisa txikia. Eguzkia presente dela tenperatura apur bat igoko da.Eguraldi dotorea Euskal Herri osoan