Trecking baten hasi zen abentura uste baino gehiago luzatu zitzaion Asier Hueguni. 2003an, 74 egun eman zituen batuta Huegunek Kolonbian, ELNren esku. Orain, 9 urte beranduago Txalaparta argitaletxearekin, bizipen horiek guztiak biltzen dituen “Kolonbian bahituta” liburua kaleratu dute Asier Huegunek eta Gari Udabe Kazetariak. Gatibu izan zen egunetan idatzitako egunerokoa, orain, liburu bihurtu du Gari Udabek.