Taiwanen sokatira kirol nazionala da. Txikitatik hezitzen dira umeak kirol honetan, eta onenek ikasketetan laguntzak ere izaten dituzte. Badaiotz soka-tirako taldeko neskak Twainen izan dira berriki, norgehiagoko berezi baterako, ordea. Txina-Tapeiko selekzioko ordezkariek emakume sokatiralari baten historia kontatuko duen TUG OF WAR filman parte hartzeko gonbita luzatu zieten Badaoitzeko emakumeei, eta ez zuten ezetzik esan. Haimaika abentura eta makina bat istorio ekarri dituzte bueltan. Guztiak kontatu dizkigu Ruth Linazak.