Aieteko Nazioarteko Konferentzia inflexio puntu garrantzitsua izan da dudarik gabe Euskal Herriko bake prozesuan, ondoren iritsi zen ETAren erabaki historikoa, jarduera armatua uztearena. Baina, zer gertatu da aieteko adierazpenarekin?Espainak eta Frantziak emandako erantzunarekin?Edota zein da orain eman beharreko urratsa? Horiek eta beste galdera interesgarrien bueltan aritu dira mahai inguruan  Iñaki Altuna naiz.info-ko zuzendaria, Goizeder Taberna Le Journal du Pays Basque egunkariko erredakzio burua eta Peio Urzelai BERRIA egunkariko erredakzio burua.