Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak “Bi arreba” ikuskizuna aurkeztuko dute gaur Iruñean. Frederic Chopin (1810-1849) eta Frantzisko Petrirena Xenplear (1835-1869) piano-jotzailearen eta bertsolariaren lanak uztartzen dituen ikuskizuna da Bi Arreba. Biek ala biek uste baino antzekotasun gehiago zituzten: biak ziren, bakoitza bere arloan, artista handiak, estaturik gabeko nazioetan sortuak, inporbisatzaileak, katolikoak, eta biek bizi izan zituzten garai politiko gatazkatsuak….