Europako Kontseiluak txosten garrantzitsua argitaratu du aste honetan eta bertan euskarari dagozkion hainbat eskakizun egiten dizkie Euskal Herriko nahiz Estatu espainiarreko erakude desberdinei. Besteak beste, legalki emititu ahal izateko Euskalerria Irratiari lizentzia eman behar diola eskatzen dio Europak Nafarroako Gobernuari. Honen harira, Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiko koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaurkoan eta horrez gain, irratiaren 25. urteurrenaz ere hitz egin dugu Lakastarekin.