Gutxienez 26 lagun hildu ditu Sandy urakanak AEBetako ekialdeko kostan. Atlantikoaren bertze aldetik agerkari digital eta sare sozialei esker irudi ikusgarriak iritsi zaizkigu, datuak ere ez dira nolahikoak. 14.000 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu dira, 7 milioi lagun argirik gabe…New York hirian inoiz bizitu diren uholderik handienak sortu ditu Sandyk. Baina New York handia da oso, 9 milioi biztanle baino gehiago ditu eta ondorioak ez dira auzo guztietan berdin pairatu. Andu Martinez de Rituela euskalduna bertan bizi da bere familiarekin eta gurean izan dugu gonbidatu