Estatu Batuetan, Nevadan bizi den Joseba Zulaika euskal antropologoaren hitzetan aldaketa nabaria da Estatu Batuetako gizartean, baita bertako politikagintzan ere. Obamak herritar askori huts egin dien arren, Zulaikaren hitzetan, demokratek irabazi dituzte hauteskundeak, errepublikarren hautua dezente okerragoa zelakoan.