Azaroaren 17an, larunbata, saio berria estreinatuko dugu gure irratian. Zai Zoi Bele ekoztetxeak egindako Kontra eztabaida saioan euskal jendartean interesa duten gaiak lantzen dira. 4 gonbidatu izaten dira programa guztietan, ahalik eta kontrajarrienak, iritzi korronte guztiak entzun ahal izateko. Nerea Alias da saioaren moderatzailea, gurean izan da gaur saioa aurkezten.