Euskal Herrian askotan egiten dira zinemaldiak, dokumentalak, laburmetraiak, ingurugiroaren, mendiaren edo eskubideen ingurukoak… baina gutxi dira gaur Tolosan hasiko dena bezalakoa. Gainditzen elkarteak zeinu hizkuntzan egindako zinemaren nazioarteko zinemaldia antolatu du eta gaur bertan hasiko da. Halere, zinemaldi hau ez da gorrentzako soilik, jendarte osoari zabaldu baitiote bertaratzeko gonbitea.