Gaur Hego haizetan epeltasuna areagotuta, giro atsegina. Hodei potolo samarrak ager litezke, eta Errioxa eta Araba aldean zaparrada trumoitsuak barreiatu. Kostaldean giro epela eta euri arriskurik ez. Ostarteak zabalduz, eguzkiak ere onaren aldeko aletxoa jarriko du. Gaurkoz ederki eutsiko dio onari, baina borraska kankailu bat iritsiko zaigu iparraldetik kaskarraldia dakarrela.
Bihar ateri eta goxo samar goizaldean, baina laster narrastuko da, batez ere ipar partean. Zehar haize sastarra ibiliko da, eta laino koska euritsua ekarriko digu mendebaldetik. Barnealdera laino narrasak sartuko dira, euri handirik ez. Tenperatura beheraxeago.