Nahia de Cos gaixotasun arraroa duen neskato gipuzkoarra da eta gaixotasun hori gainditzeko balibideak oso urriak dira Euskal Herrian. Horregatik, Gure Nahia Elkartasuna elkartea sortu zuten duela zenbait hilabete eta gaur iluntzean, ekitaldia berezia prestatu dute Tolosako Leidor Antzokian. Nahia de Cos-ekin eta oro har, gaixotasun arraroak dituzten ume gipuzkoarrekin elkartasunean Oreka TX-k, Xabi San Sebastianek edota Gontzal Mendibilek ikuskizuna eskainiko dute 20:00tatik aurrera. Elkartasun ekimen berezi honi buruz hitz egin dugu Iñaki Guiradorekin.