Bizilagunen bilera bateko gertaera izan dute gaur abiapuntu modura Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik. Bizilagun batek honakoa botata: “Azken aldian, nahiko zikin ikusten dut portala eta pintatzea komeni dela uste dut”. Gazteleraz hitz egiteko eskatu dio beste batek: “Habla en castellano, que aquí no entendemos todos”, eta halaxe egin du lehen hiztunak: “Ay, perdona, digo que ultimamente veo el portal bastante sucio y que creo que convendría pintarlo”. Egin kontu! Atalean, berriz, errenta aitorpena euskaraz egiteko argibideak eskaini ditu Ainhoa Lasak eguneko aholku modura.