IRENEREN UNIBERTSOA, 4-10 urte arteko neska-mutilentzako liburu bat da. 15 eszena ditu, gauez nahiz egunez irakurtzeko, eta GIDA DIDAKTIKO batez horniturik dator, elkarrizketa eragitea duena helburu. Liburu honetan, Irene izeneko 5 urteko neska baten ibilerak aurkituko ditugu. Irene bizkorra da, eta beti prest dago inguruko pertsonengandik eta egoeretatik ikasteko.Emakumez inguraturik bizi da Irene: ama, lagunak, amona, amama, birramona… Denak dira emakume langile eta solidarioak, denak dira “maitagarriak”, egunerokoa magiaz betetzeko gaitasuna baitute. Carmen Arrazola Lizaur da liburuaren eragilea, gurean izan dugu gaur.