Familia izango dute solasgai ostegunetik aurrera Baionan egingo diren PAF! jardunaldietan. Aurten, PAF elkartearenunibertsitateko herrikoien baitan, familiaz gogoetatzean izango dute helburu, perspektiba feminista batetik beti ere. Colette sabatier, Mari Luz Esteban, Viginie Descoutures eta Adelaide Daraspe adituek egunero emango dituzte hitzaldiak. Gurean, Adelaide Daraspe izan dugu gonbidatu, euskal diaspora eta euskal nortasuna izan ditugu hizpide bertzeak bertze.