Irratsaio honetako gai nagusia surf txapelketak dira. Batetik, Hawaiin hastear den Triple Crown surf lehiaketa ospetsua, eta bestetik, Euskal Herriko Kantauri Surf Liga ditu hizpide Surflari Ernegatuak. Oier Illarramendi Iribar Kantauri Surf Ligako zuzendariaren hitzak ere entzungai dira kanta eta kanta artean.