Arriskuan dago Zilbetiko pagadia. Aspalditik dabil Magnesitas Navarra enpresa harrobi bat egin nahian. Nafarroako Gobernuak ere hala nahi du, ez dio Erroko bailarako basoari inongo balorerik ematen. Herritar eta ingurumenaren aldeko plataformek hasiera-hasieratik agertu dira proiektu honen kontra. Harrobia bertan behera geratzeko helburuarekin Picassoren Gernika margotu dute basoan hainbat ekintzailek. Xabier Errea Alduide koordinakundekoa da eta Zilbetiko pagadia babestearen aldekoa.