Asteroko atal iraunkorrei jarraituz abiatu da gaurko Zebrabidea, eta saioaren lehen zatian Asteari Begira, Musikaren Tartea eta Bizkaiko Korrespontsalia izan ditugu. Elkarrizketen atalean, berriz, hiru gonbidatu izan ditugu gaurkoan. Lehenik eta behin, Euskal PEN Klubeko lehendakari Urtzi Urrutikoetxea eta Ataramiñe elkarteko ordezkari Oier Gonzalez etorri zaizkigu Zebrabidera. Bi hauek, idazle eta kazetari presoen aldeko nazioarteko egunaren harira Donostian antolatutako ekimenez hitz egin digute. Hirugarren gonbidatua, Laida Arrieta izan da, Donostiako Udaleko berdintasun teknikaria hain justu, eta honekin, Emakume Idazleen XXV. Topaketak izan ditugu hizpide. Amaitzeko, iritziaren tartean, Arantza Santestebanen hausnarketa izan dugu entzungai.