Bihar, egun osoan zehar Euskaltzaindiak XVIII. Jagon Jardunaldia eginen du Baionan, “Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian” goiburupean. Euskararen bilakaera soziolinguistikoa Ipar Euskal Herrian, euskararen balorapen kulturala, euskarak aurrera egin ahal izateko garabidean jarri beharreko hizkuntza-politika edo ta irakaskuntza elebidunaren erronkak izango dituzte hizpde. Sagrario Aleman izan dugu gurean gonbidatu, Euskaltzaindiako sustapen burua.