Ekimen honek joan den ostiralean Amaia Egañaren heriotza salatzeko egin zenaren ibilbide bera izan du: Herriko epaitegietatik, “La Caixaren” sukurtsal batera. La Caixaren bulego bat okupatu dute gaur goizean Barakaldon, desjabetzen eta murrizketa sozialen aurkako manifestazio baten amaieran. Bertan zen Berriotxoakeko beste kide batekin ere hitz egin dugu guk. Herritarrek salaketa kalera atera behar dutela esan digu Karmele Ozaizak.