Garai politiko berriak bizi ditugun arren, askok errezeta zaharren ondorioak pairatzen segitzen dute eta hori da Oreretako sei gaztek une hauetan bizi duten egoera latza. Espainiako Auzitegi Nazionalak Segi-ko kide izatea egotzita sei eta sei urte terdiko espetxe zigorra ezarri zien eta orain Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain daude. Epaia edozein unetan iritsi daiteke eta prebisioak betetzen badira, sei gazte hauek berehala atxilotuak eta espetxeratuak izango dira. Egoera larri hau gertutik ezagutzen duten Gorka Etxeberria eta Iosu Arruabarrrena gazteak elkarrizketatu ditugu gaurkoan, lehena absolbitua eta bigarrena epaiaren zain.